2025eko azaroaren 18tik 23ra Bolonian jokatuko diren Davis Kopako Finaletara joateko sarreren prezioei buruzko informazioa jaso du RFETek.
Pistako planoa erantsi dugu.
Sektore bakoitzak prezio desberdina du, eta beheko taulan zenbatekoak banakatzen dira, kanporaketa bakoitzaren informazioaz gain.
Prezio horiek % 10eko deskontua izango dute.
Interesa duten pertsonek Euskadiko Tenis Federazioari egin beharko diote eskaera irailaren 24ko 14:00ak baino lehen, informazio honekin:
- Sarrera kopurua sektore, egun eta txanda bakoitzeko
- Pertsona bakoitzaren izen osoa
- Pertsona bakoitzaren posta elektronikoa eta telefono-zenbakia
| DAVIS CUP 2025 | |||||||
| DATA | ORARIO | PROGRAMMA | Lodge O/E | Parterre N/S | Gradinata Centrale O/E | Gradinata Laterale O/E | Tribuna N/S |
| TUE 18 | 16:00 | FRA – BEL | € 168 | € 122 | € 75 | € 62 | € 62 |
| WED 19 | 16:00 | ITA – AUT | € 422 | € 302 | € 185 | € 152 | € 152 |
| THU 20 | 10:00 | ESP – CZE | € 168 | € 122 | € 75 | € 62 | € 62 |
| THU 20 | 17:00 | ARG – DEU | € 201 | € 146 | € 90 | € 74 | € 74 |
| FRI 21 | 16:00 | SF1 (ITA) | € 422 | € 302 | € 185 | € 152 | € 152 |
| SAT 22 | 12:00 | SF2 | € 343 | € 242 | € 151 | € 124 | € 124 |
| SUN 23 | 15:00 | F | € 422 | € 302 | € 185 | € 185 | € 185 |


