CHIDEKH ETA WHITEHOUSE KIROLETA IREKIAREN BIKOITZAZ ARDURATUKO DIRA

final dobles

final dobles
Clement Chidekh tenislari frantziarrak eta Mark Whitehouse britainiarrak irabazi dute ostiral honetan Bakion jokatu den Kiroleta 2025 Irekiko binakako txapelketako finala. Britainiarrak txapelketa hau irabazten duen lehen aldia da, eta Chidekh, berriz, binakoaren atarian dago, bihar banakako finala jokatuko baitu eta iaz lortutako titulua defendatu nahi baitu.

Final horretan Liam Hignett eta James Mackinlay bikote britainiarra gainditu dituzte 6-3 eta 7-5eko emaitzarekin. Partida oso parekatua izan da eta une onak izan dituzte bi bikoteek.