Abisu horia prezipitazio arriskuagatik – 2024ko maiatzaren 11

pdf

Egun on,

Jakinarazten dizuegu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri duela bihar, maiatzak 11, larunbata, Bizkaian prezipitazio handiak izateko arriskuari buruz, 15:00etatik 21:00etara.

Ordubetean 15 l/m² baino gehiago izan daitezke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak. Zaparrada handiak eta txingorra (1-2 cm) izan daitezke, batez ere barnealdean. Ekaitz-guneetan boladak oso gogorrak izan daitezke (60-80 km/h).

Gure larrialdi-protokoloarekin bat etorriz, jardueren arduradunek jarduera eten ahal izango dute, ezaugarri orografikoen, aska daitezkeen elementuen (zuhaitzak, kartelak, etab.) edo beste arrisku batzuen arabera.

Informazio gehiago pdfDOKUMENTU honetan