
“Jardunaldi interesgarria bizi izan dugu Irailaren 25ean, Igandea, Barakaldoko U.K.E ren Lasesarreko instalazioetan ospatutako II.Ibarreta Tenis Club Torneoan. Zaletu ugari bertaratu ziren tenis pistetara eta partida interesgarriez gozatzeko aukera izan zuten. Orri honetatik txapeldun guztiak zoriondu nahi ditugu: C.T. Fadura taldeko Irati Urbaneja, R.C Jolaseta taldeko Jon Ander Garcia eta C.T. Santurtzi Taldeko Eneko Martinez. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta datorren urtean berriz elkar ikustea espero dugu.”
