Egun on, joan den ostegunean RFETekin eta Tools enpresarekin izandako bileraren ondoren, honako hau jakinarazten dizuegu:
1. Plataforma urriaren 1ean jarriko da martxan, oso-osorik, lizentzietarako zein txapelketetarako.
2. Horrek esan nahi du urrian edo geroago amaitzen diren lehiaketa guztiak iSquad plataformaren bidez kudeatu beharko direla.
3. Halaber, lehiatu nahi duen pertsona orok plataforman afiliatuta eta baliozkotuta egon beharko du. Baliozkotuta ez dauden pertsonek ezin izango dute lehiaketetan parte hartu.
Gainera, arbitroek plataforma erabiltzeko ikastaroa egitea gomendatzen da; horretarako, Iskadeko kide izan behar dute.
Ikastaroaren lotura honako hau da:
https://tenis.misquad.es/loginistudy.php
